viernes, 15 de septiembre de 2034

Ikasgai bakoitzean egin beharreko lanak, eta etengabeko ebaluaketa sistema. ( E.E.S.)



Ikasgaiaren ebaluaketaren emaitza lortzeko honako bi aukerak dauzkazue:
  1. Azterketa egitea (kasu honetan ezohiko deialdian, ez ohiko deialdian).
  2. EES ==> "Etengabeko Ebaluaketa Sistema" + azterketa
...........................................................................
E.E.S.

Sistema hau aukeratzekotan, ikasgaiaren ebaluaketaren emaitza lortzeko, bai azterketaren emaitza, bai EESan lortutakoa, batuko dira, eta bakoitzak ikasgaiaren emaitzaren %eko 50ekoa izango da.

EESren %eko 50ekoa lortzeko, azpitalde batean egon behar duzu. Azpitaldea, gehienez, 4 lagunez osatuta egongo da, eta azpitaldeak agindutako EGINKIZUN GUZTIAK egin behar du. Honetarako, lanak egiteko egutegia bete behar duzue. 
EES.TIK KANPOAN GERATZEKO BALDINTZAK

  1. Justifikatuta ez dauden faltak izatea ==> 4 edo gehiago
  2. Agindutako lan GUZTIAK ez egitea
  3. Lanak egiteko EGUTEGIA ez betetzean (epetik kanpoan egitea)

LANAK
  
Ikasgai bakoitzean, azpitaldeak honako lan hauek egin behar ditu:

  1. Auzitegi Goren edo Konstituzionalaren EPAIA (epaia, laburpena eta araudian oinarrituta dagoen hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago)
  2. DOKTRINAren artikulu bat (laburpena eta araudian oinarritutako hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago)
  3. 4 galderetako TEST AZTERKETA egitea.
    (laburpena eta araudian oinarritutako hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago). Lanak egiteko egutegian dagoen datan, azterketa, erantzun zuzenak eta beste azpitaldeen ebaluaketaren emaitzak argitaratuko dira.
  4. Beste azpitaldekoek egindako test azterketak ERANTZUTEA.
----------------------------------------------------------------------------
GIZARTE SEGURANTZA II Ikasgaian:

Gaur (2015/11/11) ikasgai hau irakasten hasi naiz, ondorioz, nire ebaluaketa sistema erabiltzeko aukera ematen dizuet (borondatezkoa da), eta aukeratzekotan, aste honetan, banakako formularioa, azpitaldekoen formularioa eta blogak erregistratzeko formularioa osatu  behar dituzue, eta hemendik aurrera nire ebaluaketaren sistemarena proportzionalki aplikagarria izango da.
Mila esker. Ongi izan.

martes, 7 de febrero de 2017

Gizarte Segurantza II.....Urtarrileko azterketa eta emaitzak

Izandako ulergaitza dela eta, azkenean EESan parte hartu ez dutenei dagokienez,  ohiko deialdian aurkeztu diren kasuan, azterketan lortutako emaitzak ontzat hartuko ditut. Datorren astean, argitaratuko ditut GAUR sisteman.

domingo, 5 de febrero de 2017

Gizarte Segurantza I.....Ebaluaketaren emaitzak (gaurkoratuta)



Gizarte Segurantza I.....Ebaluaketaren emaitzak (gaurkoratuta)

Honako link honetan ikus ditzakezue:

Araudiaren arabera (lehenengo momentutik blog honetan araudia argitaratuta zegoen eta nik ikasgelan azaldu nuen),  etengabeko ebaluaketa sisteman (EES) parte hartzea edo azterketa baino ez egitea aukera zenezaketen, baina EESan parte hartu ez baduzu, azterketa egiteko ezohiko deialdian aurkez zaitezke, baina ezin zenuen ohiko deialdian aurkeztu (http://gizartesegurantza.blogspot.com.es/2013/09/ikasgai-bakoitzean-egin-beharreko-lanak.html ).

Gizarte Segurantza II.....Ebaluaketaren emaitzak (gaurkoratuta)

Honako link honetan ikus ditzakezue:

https://drive.google.com/file/d/0B_rgZg56-aoqS0lwUUpvb3JoZDQ/view?usp=sharing

Araudiaren arabera (lehenengo momentutik blog honetan araudia argitaratuta zegoen eta nik ikasgelan azaldu nuen),  etengabeko ebaluaketa sisteman (EES) parte hartzea edo azterketa baino ez egitea aukera zenezaketen, baina EESan parte hartu ez baduzu, azterketa egiteko ezohiko deialdian aurkez zaitezke, baina ezin zinen ohiko dialdian aurkeztu (http://gizartesegurantza.blogspot.com.es/2013/09/ikasgai-bakoitzean-egin-beharreko-lanak.html ).

miércoles, 30 de noviembre de 2016

Gizarte Segurantza I.....geratzen diren eskolako orduetan egingo duzuena.

  1. Ikasgelan aipatu nuen bezala, azpitaldeka, egutegian zehaztatzen diren gaiei buruzko aurkezpenak egingo dituzue. Azpitaldeak, egutegiaren arabera, 10 minutuetan gehienez, dagokion epaia eta errealitatearen egoera praktikoa azalduko du. Aurrez, hau da, adibidez epaiari buruz hitz egin aurretik, dagokion teoriaren izenburua azalduko digu. (Adibidez, azaldu behar duzuen epaia, berria, edo errealitatearen egoera, amatasunari buruzkoa bada, baina, zenbatekoari buruz, lehengoz, honi buruzko teoria azalduko digu, eta gero dagokion epaia edo berria edo egoera.)
  2. Gainontzeko azpitaldeek, egun horietan azalduko diren epaiak eta egoerak egutegiaren arabera aurrez jakingo dute, eta azpitalde bakoitzak galdera bat prestatuko du aurkezpenaren azpitaldeari egiteko.
  3. Azkenik, azpitalde bakoitzak aurkezpenaren azpitaldea ebaluatuko du eta idatziko du bakoitzari dagokion ebaluaketaren emaitza.

lunes, 14 de noviembre de 2016

Oharra....berreskuratzeko orduak. (Gizarte Segurantza I eta II an.)...betiko ikasgelan (eta ez informatika gelan)



Egun hauetan ikastaro edo Kongresu batean egongo naiz . Baimena daukat vaina eskolako ordu hauek berreskuratu behar ditugu. Zuen ikasgelan izango da, eta ez informatika gelan. Barkatu eragozpenik. Mila esker . Ongi izan.

2016
Berreskuratu beharreko orduak
Taldea (31) eta ikasgaia
Eguna (berrezkuratzeko)
Ordutegia (berrezkuratzeko)
Asistentziaren kontrola
11/14
Gizarte Segurantza I
·         11/17
·         12/01
·         ….(13:00-14:00 h.)
·         ….(13:00-14:00 h.)
Bai
11/24
Gizarte Segurantza II
·         11/21
·         11/28
·         9:00-10:00
·         9:00-10:00
Bai
11/25
Gizarte Segurantza I
·         12/15
·         12/22
·         13:00-14:00
·         13:00-14:00
Ez
11/25
Gizarte Segurantza II
·         12/5
·         12/12
·         9:00-10:00
·         9:00-10:00
Ez

Leioan, 2016ko Azaroaren 14ean.

jueves, 20 de octubre de 2016

2016-10-24.....Gizarte Segurantza I.....aldaketa.

Egun horretan, eskolako ordua azpitaldeka lan egiteko eta egin beharreko ariketak aurreratzeko erabiliko da eta ez da asistentziarena kontrolatuko. Ostiralean, Urriak 28an, berriz, informatika gelan Teoriari buruzko eskolako ordua izango dugu eta asistentziarena kontrolatuko da.

miércoles, 28 de septiembre de 2016

Pasos a seguir para hacer las tareas del S.E.C. (S...

Prácticas Integradas I. Seguridad Social.: Pasos a seguir para hacer las tareas del S.E.C. (S...: Pasos a seguir para hacer las tareas del S.E.C. (Sistema de Evaluación Continua) Pasos a seguir para hacer las tareas del S.E.C....

Beste azpitaldeen ariketak zuzentzeko

  1. Gure formularioan sartzea, "erantzunak ikustea" goian aukeratzea eta haiek jasotzeko (drive-a google-ako karpeta egokian sinets dadila ziurtatzea) excel-a horrela sortzea
  2. Excel-ean sartzea, eta, nota|ohar bat azpitalde bakoitzari esleitzeko, eskuinari gehitu beharreko zutabea sortzea
  3. Asteazkenetan: (gehieneko epea)
    • azpitalde bakoitzak (sarrera berrian) lortutako notak|oharrak azpitaldearen blogean argitaratzea
    • erantzun zuzenak argitaratzea
    • irakasgaiaren blogeko goiko betilean|erlaitzean aurkituko dituzun azpitaldeetako ebaluazioko formularioa betetzea.