viernes, 15 de septiembre de 2034

Ikasgai bakoitzean egin beharreko lanak, eta etengabeko ebaluaketa sistema. ( E.E.S.)



Ikasgaiaren ebaluaketaren emaitza lortzeko honako bi aukerak dauzkazue:
  1. Azterketa egitea (kasu honetan ezohiko deialdian, ez ohiko deialdian).
  2. EES ==> "Etengabeko Ebaluaketa Sistema" + azterketa
...........................................................................
E.E.S.

Sistema hau aukeratzekotan, ikasgaiaren ebaluaketaren emaitza lortzeko, bai azterketaren emaitza, bai EESan lortutakoa, batuko dira, eta bakoitzak ikasgaiaren emaitzaren %eko 50ekoa izango da.

EESren %eko 50ekoa lortzeko, azpitalde batean egon behar duzu. Azpitaldea, gehienez, 4 lagunez osatuta egongo da, eta azpitaldeak agindutako EGINKIZUN GUZTIAK egin behar du. Honetarako, lanak egiteko egutegia bete behar duzue. 
EES.TIK KANPOAN GERATZEKO BALDINTZAK

  1. Justifikatuta ez dauden faltak izatea ==> 4 edo gehiago
  2. Agindutako lan GUZTIAK ez egitea
  3. Lanak egiteko EGUTEGIA ez betetzean (epetik kanpoan egitea)

LANAK
  
Ikasgai bakoitzean, azpitaldeak honako lan hauek egin behar ditu:

  1. Auzitegi Goren edo Konstituzionalaren EPAIA (epaia, laburpena eta araudian oinarrituta dagoen hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago)
  2. DOKTRINAren artikulu bat (laburpena eta araudian oinarritutako hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago)
  3. 4 galderetako TEST AZTERKETA egitea.
    (laburpena eta araudian oinarritutako hausnarketa). Hau dagokion formularioa erabiliz erregistratuko da ==> Blogaren goiko gunean dauden pestainetan dago). Lanak egiteko egutegian dagoen datan, azterketa, erantzun zuzenak eta beste azpitaldeen ebaluaketaren emaitzak argitaratuko dira.
  4. Beste azpitaldekoek egindako test azterketak ERANTZUTEA.
----------------------------------------------------------------------------
GIZARTE SEGURANTZA II Ikasgaian:

Gaur (2015/11/11) ikasgai hau irakasten hasi naiz, ondorioz, nire ebaluaketa sistema erabiltzeko aukera ematen dizuet (borondatezkoa da), eta aukeratzekotan, aste honetan, banakako formularioa, azpitaldekoen formularioa eta blogak erregistratzeko formularioa osatu  behar dituzue, eta hemendik aurrera nire ebaluaketaren sistemarena proportzionalki aplikagarria izango da.
Mila esker. Ongi izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario